Errepublikanoen lehia utzi du Perryk, AEBetan
WASHINGTON. Rick Perry Texasko gobernadoreak AEBetako alderdi errepublikanoaren presidentetzarako hautagai izateko lehia utzi du, eta Newt Gingrichi eman dio babesa. «Ez dago niretzako biderik kanpaina honetan», esan du. Perry erretiratu ostean, lau hautagai soilik geratzen dira: Mitt Romney faboritoa, Rick Santorum senatari ohia, Ron Paul kongresuko kidea eta Gingrich.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu