Bagdadhegoaldean aurkitu dute, ustez, erresistentziaren arma lantegia den tailerra. AEBetako Armadako iturriek agertu dute prestatzeko bidean ziren lau bonba auto, Kalashnikov errifleak, munizioa, detonagailuak eta material informatikoa atzeman dituztela eraikin horretan. Halaber, 12 milioi dinar inguru (8.000 bat euro). Lantegi horretan hiru lagun atxilotu dituzte.
Tailerra aurkitu duten ia une berean, miaketak eta atxiloketak egin dituzte beste zenbait lekutan: zehazki, 48 pertsona atxilotu dituzte, eta aipatutako iturrien arabera, granada jaurtigailuak, obusak eta lehergailuak egiteko materiala atzeman dituzte.
AEBetako Armadaren arabera, operazio horren bidez kolpe handia eman diote erresistentziari.
Iraken okupazioa
Erresistentziak bonba autoak egiteko erabiltzen zuen tailer bat atzeman duela dio AEBetako Armadak
Irakeko erresistentziak bonba autoak egiteko eta armak gordetzeko erabiltzen zuen tailer bat aurkitu duela Bagdaden jakinarazi du AEBetako Armadak. Lantegiarekin zerikusia dutelakoan 51 lagun atxilotu dituzte, "galdekatzeko". AEBetako Armadako iturriek azpimarratu dute kolpe handia eman diotela erresitentziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu