Irak

Erresistentziak ekintza ugari burutu ditu goizaldean; gutxienez 14 lagun hil dira

Irakeko erresistentziak ekintza ugari burutu ditu goiz osoan zehar herrialdeko hainbat lekuetan. Goizean goiz hainbat ekintzailek AEBtako bi soldadu hil dituzte Bagdad mendebaldean kokatuta dagoen Al Anbar eskualdean. Mosul hirian berriz, AEBtako beste soldadu bat hil dute. AEBtako iturri militarrek jakitera eman dutenez, gaur hildako hiru soldaduekin 1.359 dira Irakeko inbasioa hasi zenetik hildako AEBtako soldaduak.

2005eko urtarrilaren 14a
13:52
Entzun
Hildako gehien eragin dituen atentatua Bagdad ipar-ekialdean kokatutako Jan Beni Saad eskualdean izan da. Mezkita baten ondoan kokatutako auto bonba bat lehertu egin da, eta zazpi lagun hil eta 38 zauritu dira, gutxienez. Hildako zazpi lagunetatik lau poliziak ziren.

PDK Kurdistango Alderdi Demokratikoak jakitera eman duenez, Kurdistanen aldeko hiru militante hil dituzte, tiroz. PDK-k adierazi duenez, hiru militanteak auto batean zihoazen erresistentziako kideek autoa tirokatu duten unean. Bestalde, lau kurdu bahitu dituzte Kirkuken.

Azkenik, Abdel Karim Gasim Alubeidi hil dute tiroz Bagdad hegoaldean. Gasim Alubeidi Bagdad hegoaldeko Al Amel auzoko hauteskunde-guneko arduraduna zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.