Erresuma Batuko eta AEBetako zerbitzu sekretuak Gaddafiren erregimenarekin elkarlanean aritu dira protestak hasi ziren arte. Ustezko «terroristen» eta disidenteen informazioa trukatzen zioten elkarri. Halaxe erakutsi dute Human Rights Watchek Musa Kusa Libiako zerbitzu sekretuetako buruzagi ohiaren Tripoliko bulegoen aurkitutako hainbat agirik.
Abul Hakim Belhaj, esaterako, Malaysian atxilotu zuen CIAk 2004an, eta Tripolira bidali zuen gero, hegaldi sekretu batean. Zazpi urtez egon zen Abu Salim kartzelan, torturapean, eta MI6 Erresuma Batuko zerbitzu sekretuetako kideek galdeketa egin zioten. Belhajek barkamena eskatzeko galdegin die Londresi eta Washingtoni. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak ustezko lankidetza horiek ikertuko dituela agindu du.
Erresuma Batua eta AEBak Gaddafiren zerbitzu sekretuekin lankidetzan aritu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu