'BREXIT'

Erresuma Batuak EBn jarraitzeari buruzko erreferendumak badu eguna: ekainaren 23a

Bi egun negoziatzen eman eta gero, Erresuma Batuak eta EBk lortu dute erreformarako akordioa.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa, Downing Streeten. ANDY RAIN / EFE
2016ko otsailaren 20a
09:36
Entzun

Erresuma Batuak Europako Batasunean jarraituko duen ala ez, ekainaren 23an erabakiko dute herritarrek. Hala iragarri du gaur David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Cameronek gaur aurkeztu die gobernukideei Europako Batasuneko beste 27 herrialdeetako ordezkariekin lortutako akordioa. Gainera, berretsi du gobernuaren jarrera "Europa erreformatu" batean jarraitzearen aldekoa izango dela.

2012an aipatu zuen Cameronek, lehenbiziko aldiz, erreferendum bat egiteko aukera. Bertzeak bertze, UKIP Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia hazten ari zen orduan, EBren aurkako diskurtsoarekin.

Herenegun arrats osoa negoziatzen igaro ondoren, Europar Kontseiluak eta Erresuma Batuak brexit-a eragoztea helburu duen akordioa atzo goizean egitea espero zuten, english breakfast (gosari ingeles) batean. Ez zen halakorik etorri, eta akordioa iragartzeko tenorea gibelatu zuten otorduz otordu, betiere Ingalaterrako ordutegien arabera, afariraino ailegatu arte. "Akordio bat lotuko dut Erresuma Batuak behar dituen neurriak lortzen baditu bakarrik", hitzeman zuen David Cameronek lehen ministroak goizean. Afalostean ailegatu zen akordioaren lehenbiziko berria, Dalia Grybauskaite Lituaniako presidentearen txio baten bidez: "Erresuma Batuari EBn eusteko akordioa egina. Drama bukatu da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.