Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, murriztu egingo dute Iraken daukaten soldadu kopurua: 5.500etik 2.500era, datorren udaberrian.
Bi epetan egingo dute murrizketa: Eguberrietarako mila soldadu aterako ditu Iraketik, eta 4.500 geratuko dira. Egun Basorako probintziaren kontrola Erresuma Batuaren esku dago, eta Brownek azalduko duenez, lehen epe horretan Iraken esku utziko dute, eta "ikuskaritza" lana hartuko dute eurek.
Saio hori ondo joanez gero, bigarren urratsari ekingo liokete, eta datorren udaberrian 2.500era murriztuko lukete Iraken duten soldadu kopurua.
Legebiltzarrean egin du iragarpena Brown lehen ministroak.
Mundua
Erresuma Batuak erdira murriztuko du Irakeko soldadu kopurua, udaberrian
Gaur egun 5.500 dauzka eta 2.500era murriztuko ditu. Gordon Brown lehen ministroak eman du erabakiaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu