Erresuma Batuko gobernu programa iragan astean argitaratu zuen Alderdi Kontserbadoreak, eta tory euroeszeptikoen haserrea eragin zuen, legegintzaldirako egitasmoetan ez zutelako Europako Batasunean jarraitzeari buruzko lege ekimenik zehaztu. Bihar bertan Komunen Ganberan mozio bat bozkatzea bultzatu dute Cameronen alderdiko hainbat diputatuk, zehaztapen falta hori salatzeko, eta barne zatiketa hain agerian ez uzteko, gaur bertan argitaratu du gobernuak erreferendumari buruzko lege aurreproiektua. Egitasmo horrekin, erreferenduma egiteko daukaten "erabateko konpromisoa" erakutsi dutela azaldu du William Hague Atzerri ministroak.
mundua
Erresuma Batuak Europako Batasunean jarraitu behar ote duen galdetuko du Londresen erreferendumak
"Erresuma Batuak Europako Batasuneko kide izaten jarraitu behar lukeela uste duzu?". Horixe izango da Alderdi Kontserbadoreak 2015eko hauteskundeak irabazten baditu 2017rako antolatu nahi duten erreferendumean egingo duten galdera. David Cameronen gobernuak gaur argitaratu du herri galdeketarako lege aurreproiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu