Europan eraikitzen ari direnetatik bat izango da Erresuma Batuak eta Frantziak elkarlanean Calais inguruan eraiki asmo dutena. Helburua, berriz, argia: han kanpatuta dauden milaka etorkinak ez daitezela, Mantxako kanala zeharkatuz, Erresuma Batura sartu. Orotara, lau metro garai eta kilometro inguru luze izango da hesia, eta urte bukaerarako amaituta egongo dela espero dute agintariek.
Egun, iturri ofizialen arabera, 7.000 etorkin unguru bizi dira Calaisko oihana deiturikoan. Horietako gehienen helburua da Erresuma Batuan sartzea, eta horretarako, maiz, portura doazen kamioietan sartzen dira ezkutuan.
Frantziak eta Erresuma Batuak adostutako neurri sortako puntu bat besterik ez da hesiarena. Duela urtebete inguru iragarri zuten elkarrekin koordinatutako kontrol zentral baten sorrera, zeinak "talde kriminalen" aurka egitea izango zuen helburu.