Erresuma Batuaren eta Iranen arteko harremanak

2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
1988. Irango 1979ko iraultzaren ostean izandako gorabeheren ostean, Londresek eta Teheranek harremanak berrezarri zituzten.

1989. Londresekin harremana apurtu zuen Jomeini aiatolak Salman Rushdie idazle britainiarrak The Satanic Verses liburua argitaratu zuelako. Islamaren kontrako biraotzat jo zuen.

1990. Harreman diplomatiko partzialak abiatu zituzten.

1999. «Enbaxaden mailara» igo zuten harreman diplomatikoa.

2001. Jack Straw Erresuma Batuko Atzerri ministroak Iran bisitatu zuen.

2007. Teherango armadak Erresuma Batuko itsas armadako hamabost marine atxilotu zituen Iran eta Irak arteko uretan, Irango uretara sartu zirela leporatuta. Hilabete geroago askatu zituzten.

2009. Londresek Iraneko aktiboak izoztu zituen —1.000 milioi euroko baliokoak—, programa nuklearrarengatik ekainean ezarritako zigorren harira. Egun batzuk geroago, bina diplomazialari kanporatu zituzten. Hilabete berean, Iranek presidentetzarako bozen osteko protestak sustatu izana leporatu zion Londresi.

2011. Londresek finantza zigorrak ezarri dizkio Irani programa nuklearragatik. Atzo, ehunka ikaslek Erresuma Batuaren enbaxada hartu zuten Teheranen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.