Ipar Irlanda

Erresuma Batuko Armadaren base baten aurka bonba eztandarazi dute Killymealen

Ipar Irlanda erdialdean, Killymeal herrian, bonba bat eztandarazi zuten atzo gauean, Erresuma Batuko Armadaren base baten aurka. Jarraipeneko IRAk Poliziari ohartarazi zion lehergailua jarri zutela, eta, hain justu, bi polizia ingurua miatzen ari zela lehertu zen bonba. Nolanahi ere, bi polizia horiek ez dira zauritu. Segurtasun arduradunen arabera, akats bat zela mesio, lehergailua ez zen erabat zartatu.

2003ko azaroaren 25a
13:49
Entzun
Ildo horretatik, Ken Henning Ipar Irlandako segurtasun indarren komisariordeak esan duenez, bonba guztiz lehertu balitz "oso ondorio larriak, izugarriak" izango zituzkeen.

IRAtik banatutako taldea da Jarraipeneko IRA eta bake prozesuaren aurka dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.