David Miliband eta David Blunkett Erresuma Batuko (EB) Gobernuko ministro ohi eta Alderdi Laboristako kideek herrialdeko Poliziak eragindako ustezko tortura kasu batzuengatik deklaratu egingo dute. Batzorde independente bat ari da gertaera ikertzen, eta haren aurrean mintzatuko dira Miliband eta Blunkett; eurek onartu dute azalpenak ematea. 2001eko irailaren 11ko AEBetako atentatuen ustezko egile batzuek jaso zituzten torturak.
David Cameron EB presidente berriak asteartean esan zuen gobernuak ikerketa sustatuko duela -Alderdi Kontserbadoreko kidea da Cameron-. Urteberen buruan espero dute ondorioak azaltzea.
Atzerri ministroa izan zen Miliband -azkeneko legealdian, hiru urtez-, eta orain Alderdi Laboristako buruzagi izateko asmoa du. Blunkett, berriz, Barne ministro izan zen, 2001-2004 artean.
munDUA
Erresuma Batuko bi ministro ohi ustezko torturengatik deklaratzera
David Miliband eta David Blunkett laboristak batzorde independente baten aurrean mintzatuko dira, 2001eko irailaren 11ko atentatuei buruzko kasu bati buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu