Erresuma Batuan egin dute Aleksander Litvinenkoren hilketari buruzko ikerketa, hura hil eta hamar urtera. Iazko urtarriletik ekainera bitartean lekukoak, senideak eta abar galdekatu ostean, 11:00etan eman du Robert Owen epaileak ondorioen berri.
Owenen adierazpenen ondoren, espero da Theresa May Erresuma Batuko Barne ministroak parlamentuan hitz egitea. Marina Litvinenko alarguna pozik dago epailearen ebazpenarekin: "Nire senarrak hilurren zela Putinen aurka eginiko akusazioa auzitegiak egiaztatu du orain". Errusiari zigor ekonomikoak eta zeinbait laguni —besteak beste, Putini— bidaiatzeko debekua ezartzeko eskatu du.
Erresuma Batuko jatetxe batean pozoitu zuten Litvinenko, eta handik gutxira hil zen. Aurretik, beherakoa jasan zuen, pisua galdu zuen nabarmen, eta botaka eginarazi zion pozoiak. Hasieratik, Vladimir Putin Errusiako presidentearen inguruko zerbitzuei egotzi zieten. Hil aurretik, Litvinenkok esan zuen Kremlimek berak prestatu zituela Moskun izandako zenbait atentatu.