Erresuma Batuko zerbitzu sekretuak epaitzen hasi dira

Londresen 2005ean 57 hildako eragin zituen atentatua saihets zitekeen aztertuko dute bost hilabetean

Erredakzioa
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Ateak itxita, eta Justice Hallett epaileak gidaturik, epaimahairik gabeko prozesua hasi dute Erresuma Batuan, zerbitzu sekretuek egindako ustezko hutsegitea epaitzeko. 2005eko uztailean Al Kaedaren izenean aritu ziren lau suizidaren bonbak 57 lagun hil eta 700 zauritu zituen, eta sarraski huraeragotz zitezkeenfrogatzen saiatuko dira bost hilabete iraungo duen prozesuan. Lekukotasuna ematera aurkeztuko direnen artean daude bonbak eragindakoak eta larrialdi zerbitzuetakoak.

Erresuma Batuko Terrorismoari buruzko Analisi Zentroak eraso arriskurik ez zegoela ziurtatu zion Londresko gobernuari txosten baten bidez, atentatuak baino astebete lehenago. Haren arabera, une hartan ez zegoen Erresuma Batuan muturreko talderik, bertan erasorik egiteko asmorik edo gaitasunik zuenik. Baieztapen horren ondorioz, Gobernuak eraso islamisten aurkako alarma maila bosgarrenetik laugarrenera murriztu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.