Oraindik kontrolpean dituzten hiri eta guneetatik erretiratzeko beste 48 ordu behar dituztela agertu diete Errusiako buruzagi militarrek Georgiako agintariei. Hala agertu du Vladímir Vardzelashvili Georgiako Gobernuaren Goriko ordezkariak Imedi irrati katean. Nolanahi ere, Goriko kaleetan gero eta soldadu errusiar gutxiago ikusten direla onartu du Vardzelashvilik, eta hiriko biztanleen %80 dagoeneko itzuli dela beren etxeetara.
Anatoli Nogovitsin Errusiako armadako Estatu Nagusiko buruzagiordeak atzo iragarri zuen erretiratzea hasi zutela, baina luze jo zezakeela aurreratu zuen."Esan dezaket noiz iritsiko den urte berria, baina ezin dut eman gure tropen erretiratzea amaitzeko data bat. Bakarrik esan dezaket ez garela sartu ginen bezain azkar irtengo", esan zuen.
Errusiaren NATOko ordezkariak ere gaur goizean ziurtatu du beren tropak ateratzen hasi dira, baina ez du amaitzeko data bat eman.
Erretiratzea, beraz, motel joango da aurrera. Gainera, Georgiako iturrien arabera, Errusiako armadaren erasoak ez dira guztiz amaitu. BartAbkhaziako mugan dagoen Ganmujuri hirian gazteentzako aterpetxe eraiki berri bat su eman diotela salatu dute.
Hori guztia dela eta, Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak emandako hitza betetzeko eta Georgiatik erretiratzeko galdegin dio Errusiari; epea amaitzen ari zaiola ohartarazi dio.Rice Bruselan izango da gaur, NATOk Georgiari buruz egingo duen batzar berezian.
Mundua
Erretiratzea gauzatzeko beste bi egun behar dituztela diote Errusiako armadaburuek
Moskuren NATOko ordezkariak ziurtatu du hasi direla Georgiatik eta Hego Osetiatik alde egiten. Erretiratzeko epea amaitzen ari zaiola ohartarazi dio Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak Errusiari. NATOk batzar berezia egingo du Bruselan Georgiari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu