Errumaniako lehen ministro ohia onik dago
BUKAREST. Ustelkeria dela-eta bi urteko kartzela zigorra ezarri ostean bere buruaz beste egiten ahalegindu da Adria Nastase Errumaniako lehen ministro ohia, baina biziri atera da. 62 urteko agintariak bere buruari tiro egitea saihestu zuen herenegun Poliziak bere etxera sartu zenean. Atzo ebakuntza egin zioten, eta medikuen arabera ez du hiltzeko arriskurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu