Theodor Stolojan Errumaniako Gobernuko lehen ministroak kargua utzi du gaur, gobernu akordioa itxi eta hurrengo egunean. "Belaunaldi berriei lekukoa emateko" hartu du erabakia, berak esan duenez.
Alderdi Demokrata Liberalak (PDL) -horko kidea da Stolojan- eta ezkerreko koalizioak lotu zuten atzo iluntzean akordioa.
Azaroaren 30ean egin zituzten Legebiltzarreko hauteskundeak Errumanian, eta PDL izan zen nagusi. Abenduaren 10ean izendatu zuten lehen ministro hura. Gaur eman dio bere erabakiaren berri Traian Basescu presidenteari. Emil Boc PDLko burua jarri dute haren ordezko.
Iaz eurodiputatu aukeratu zuten Stolojan (65 urte), Munduko Bankuko funtzionarioa izan zen, eta ekonomian doktore da.
MunDUA
Errumaniako lehen ministroak dimisioa eman du, gobernu akordioa itxi eta berehala
Alderdi Demokrata Liberalak ezkerreko koalizioarekin egin du hitzarmena. Abenduaren 10ean izendatu zuten lehen ministro Theodor Stolojan, eta Emil Boc jarri dute haren ordezko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu