MUNDUA

Errumaniako presidentea behin betiko kendu edo ez erabakitzeko erreferenduma, maiatzaren 20an

Basescu atzo kargutik kendu egin zuen Legebiltzarrak, hilabeterako. Vacaroiuk hartu du behin-behinean haren postua.

2007ko apirilaren 20a
18:51
Entzun
Traian Basescu Errumaniako presidenteari hilabeterako kargua kendu zion atzo Legebiltzarrak, Konstituzioa urratzeagatik, eta hura behin betiko kendu edo ez erabakitzeko erreferenduma egingo dute maiatzaren 20an. Hala jakinarazi du gaur haren ordez ari denak: Nicolae Vacaroiu sozialdemokratak.

"Neu ez nago oso pozik kargu hau hartzeaz, Errumania oso egoera zailean dagoelako", adierazi du Vacaroiuk. Hilabete honetan "denen presidente" izango dela agindu du. 1992-1996an Ion Iliescuren gobernuko lehen ministro izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.