AEBetako eta Errusiako armadek berriz ere elkarrekin eginen dituzte ariketa militarrak. «2011n negoziazioak hastea aurreikusi dugu, eta 2012an maniobra batzuk eginen ditugu», jakinarazi du Aleksander Postnikov Errusiako armadako koronelak. Gainera, Errusiako militarrak AEBetako eta Europa mendebaldeko hainbat trebakuntza gunetara joanen direla azaldu du, «truke profesionalerako» programa baten barrenean.
Washingtonek eta Moskuk 2007an egin zituzten azkenekoz ariketa militarrak elkarrekin, Alemanian. 2008an Errusiak Georgiari eraso egin ondotik, AEBek bertan behera utzi zuten lankidetza militarra. Lehen maniobrak, berriz, 1994an egin zituzten.
Errusiak eta AEBek elkarrekin eginen dituzte ariketa militarrak
Washingtonek 2008an lankidetza militarra bertan behera utzi zuen, Moskuk Georgiari eraso egin ziolako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu