Errusia eta Ukrainako gobernuek berriz abian jarri dute gaur goizean gas hornidura, ia bi astez etenda izan ostean. Gas jarioa lehengoratu dutela iragarri dute Naftogaz eta Gazprom enpresek. Bi konpainien arteko gatazkaren ondorioz moztu zuten zerbitzua.
Ukrainatik Europara Errusiatik bideratutako gasa hornidura 08:24ean (Euskal Herriko ordua) jarri dute berriro martxan, Ukrainako Naftogaz enpresak jakinarazi duenez. Errusiako Gazprom konpainiak albistea baieztatu du.
Gas hornidura lehengoratzeko agindua eman dute goizaldean Alexei Miller Gazpromeko presidenteak eta Oleg Dubina Naftogazeko arduradunak, Errusiako RIA Novosti berri agentziaren arabera.
Ukrainari gasa hornitzeko eta 2009-2019 bitartean gasa Ukrainatik Europara eramateko hitzarmenak izenpetu zituzten atzo bi konpainietako arduradunekk. Sinadura ekitaldian Errusiako eta Ukrainako lehen ministroak, Vladimir Putin eta Julia Timoshenko izan ziren. Joan den igandean bi agintariek akordioa lortu zuten, elkarri beherapenak egiteko eta gasaren krisia bukatzeko.
Mundua
Errusiak eta Ukrainak berriz abian jarri dute gas hornidura
Ia bi astez egon da zerbitzua moztuta, Naftogaz eta Gazprom konpainien arteko gatazkagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu