Errusiak neurriak hartuko ditu zigorren inguruan

2014ko martxoaren 18a
13:29
Entzun

"Errusiari indarkeriaz hitz egiteko ahalegina eta errusiarrei zigorrekin egindako mehatxua ez dira inora iritsiko". Hala adierazi du Errusiako Atzerri ministroak ohar baten bidez. "Neurri murriztaileak hartzea ez da gure aukera: dena den, argi dago, gure aldetik, jasotako zigorrak ez direla geratuko erantzun egokirik gabe", gaineratu du.

Iragarri bezala, AEBek eta EBk neurriak hartu dituzte Errusiako eta Krimeako hainbat agintariren aurka, "galdeketa modu aktiboan ahalbidetzeagatik". Zigor pertsonalak ezartzea hautatu dute, Ukrainako eta Errusiako zenbait funtzionarioren eta kargudun publikoren aurka. EBk 21 herritar sartu ditu zerrenda beltzean, nahiz eta hasieran esan ehun izango zirela. EBra bidaiatzea eta 28 estatuetan dauzkaten ondasunak izoztea erabaki du. Zigortutakoen artean daude Sergei Aksionov Krimeako lehen ministroa, Vladimir Konstantinov Krimeako Parlamentuko bozeramailea, Aleksandr Vitko Errusiako armadak Itsaso Beltzean daukan flotako buruzagia, Sergei Zhelezniak Errusiako Dumako presidenteordea eta Eugeni Buxmin Errusiako Senatuko presidenteordea.

AEBek 11 laguneko zerrenda bat egin dute, eta EBk jarritakoen antzeko zigorrak ezarri dizkie. Guztien gainetik nabarmentzen da Viktor Janukovitx Ukrainan boteretik kendutako presidentea. Hauexek osatzen dute zerrenda: Valentina Matvienko Errusiako Senatuko presidenteak, Dmitri Rogozin Errusiako lehen ministrordeak eta Putinen hurbileko aholkulariek. Hala jakinarazi du Barack Obama AEBetako presidenteak: «Etorkizunean, gure erantzuna neurtuko dugu, Errusiak egoera okertzea edo hobetzea erabakitzen duen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.