MUNDUA

Errusiak urtebeterako eman dio Snowdeni errefuxiatu izaera

Xeremetievoko aireportutik (Mosku) atera da Snowden, hilabete baino gehiago bertan igaro ondoren.

2013ko abuztuaren 1a
18:46
Entzun

"Migrazio Zerbitzu Federalaren dokumentu batzuk eman berri dizkiot [Edward Snowdeni]", adierazi du Anatoli Kutxerena abokatuak. Ekainaren 23az geroztik zeraman Snowdenek Xeremetievoko aireportuan  (Mosku), ez atzera ez aurrera. Gaur atera da aireportutik.

Babes politikoa eskaini zioten Latinoamerikako herrialdeetara abiatu aurretik. Errusiak urtebeterako eman dio errefuxiatu izaera. Errusiari eskerrak emateaz gain, Obamari mezu bat helarazi nahi izan dio Snowdenek, Wikileaksen bidez: "Azke zortzi asteetan Obamaren administrazioak ez du erakutsi errepesturik ez nazioarteko legeekiko ez herrialde bakoitzaren legediei, baina azkenean, legeak beti irabazten du".

Wikileaks berak baieztatu du informazio hori:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.