TXETXENIA

Errusiako Armadako zortzi militar hil dira gerrillarien erasoetan

2004ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Errusiako Armadako zortzi militar hil ziren atzo eta herenegun, gerrillari txetxeniarren erasoetan. Atzo, orotara, bost militar errusiar hil zituzten gerrillariek. Aurreneko militarra Txetxeniako hiriburuan, Groznin, izandako tiroketan hil zen. Errusiarra auto batetik tirokatu zuten hiriaren erdiguneko kale batean zegoenean. Beste lau errusiarrak base militar baten kontrako erasoan hil ziren. Herenegun, berriz, beste hiru militar hil ziren zihoazten autoan bonba bat zartarazi ondoren. Erasoa Itum-Kale herrian izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.