Txetxenia
Errusiako lau militar eta polizia bat hil dituzte Txetxenian
Errusiako lau militar eta polizia bat hil eta segurtasun indarreko hiru pertsona zauritu dituzte Txetxenian mina bat lehertu ondoren. Moskuko Eco irratiak esan duenaren arabera, hildakoak eta zaurituak auto blindatu batean zihoazen, eta autoaren pasaeran mina bat lehertu da.
Lehergailu bidez egindako erasoa bart gertatu da, Jatuni eta Mesketi herriak elkartzen dituen errepidean. Txetxenian zeuden militar errusiarrek esan zutenez, leherketan polizia bat eta lau soldadu hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu