Novaya Gazeta Errusiako hedabide taldeak, herrialdeko parlamentua desegitea eskatzeko, ehun mila sinadura baino gehiago bildu ditu abenduaren 24an kanpaina hasi zuenetik, gaur jakinarazi duenez.
AEBetako familiek errusiar haurrak debekatzeari buruz Errusiako Parlamentuak lege bat onartu ondoren hasi zen Novaya Gazeta sinadurak batzen, bere webgunean. Vladimir Putin Errusiako presidenteak proposatutako legea urtarrilaren 1etik aurrera dago indarrean. Oposizioa aurka dago, eta gobernuan bertan ere izan dira desadostasunak.
Hedabidearen ekimenak ez du eraginik lege aldetik, baina duela gutxi Putinek diputatuei esan zien ehun mila herritar baino gehiagoren eskaerak kontuan har ditzatela.