Eskoziako lehen ministro Alex Salmonden kontra (SNP) gogorrago lehiatzeko xedeak ekarri du aldaketa, BBCk jakinarazi duenez. Nick Clegg liberalen buru eta gobernuko koaliziokideak nabarmendu du Moorek "lan bikaina" egin duela Eskozia egiten ari den prozesuan, baina independentziaren aldeko galdeketarako urtebera "beste esperientzia batean oinarritutako estrategia" marraztu behar dutela. Liberala da Moore, eta Carmicahel ere bai.
Moorek, berriz, Eskoziako politika "oso une garrantzitsuan" dagoela esan du, eta "eskertua" dagoela egiten utzi dioten lanagatik. Carmichael Cleggen konfiantza gizona da. Bere zeregina da alderdiko buruak erabakitzen duena alderdikide guztiek barneratzea, eta alderdiko bozeramailea ere bada. Eskoziaren Londresko bozeramailea ere izan zen, 2008 arte.
Erresuma Batuko lehen ministroa gobernu taldea berregituratzen ari da, baina liberalen taldean Moorena da aldaketa bakarra.