Sebastian Piñeraren gobernuak porrot egin du Txileko udal bozetan, eta, presidentetzarako urtebete besterik geratzen ez denez, kezkatuta utzi ditu Aldaketarako Koalizioko ordezkariak. Zentroezkerrak 25 udal garrantzitsu eskuratzeaz gainera, abstentzioa izugarria izan da, %59koa, eta horrek «gogoeta» eskatzen duela nabarmendu du presidenteak. Bere koalizoak botoen %37,5 eskuratu ditu botoen %95 kontatuta. Oposizioak, berriz, %43,10.
Txileko herritarrek lehen aldiz izan dute botoa beren borondatez emateko aukera. Pinocheten garaitik orain arte, izena emanda zeuden guztiak behartuak zeuden botoa ematera.
Eskuinak galdu egin ditu Txileko udal bozak
Abstentzioa %59koa izan da; Piñeraren alderdiak botoen %37,5 lortu ditu, eta oposizioak, %43, 10
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu