Eskuz egindako misil bat bota dute Gazatik Israelera
GAZA. Eskuz egindako misil bat jaurti zuten atzo Gazatik Israelera. Erasoan ez zen inor hil, ez eta zauritu ere. Oraingoz, inork ez du ekintza bere gain hartu; hala ere, Palestina Askatzeko Herri Frontearen adar armatua susmagarritzat dute, su-etena errespetatuko ez zuela iragarri baitzuen. Israelen aurka egindako bigarren erasoa da, ostiralean milizia palestinarrek su-etena iragarri zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu