Hegazkin istripua
Eslovakiako Armadako hegazkin batek istripua izan du Hungarian; 42 lagun hil dira
Eslovakiako Armadako hegazkin batek istripua izan zuen bart Hungarian eta 42 lagun hil dira. Antza denez, Eslovakiako Armadako hegazkina Kosovotik bueltan zihoan Eslovakiako Armadak Budapesten duen basetik 20 kilometrora istripua izan zuenean. Hegazkinean 43 pertsona zihoazen eta bakarra atera zen onik; berehala eraman zuten erietxera larri zaurituta.
Eslovakiako Defentsa Ministerioko arduradunek azaldu dutenez, hegazkinean zihoazen gehienak KFORko kideak ziren, Kosovoko bake indarretako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu