Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzaren ondoren -otsailaren 23an hil zen, gose grebagatik- Guillermo Toledo espainiar aktoreak (Madril, 1970) hura "gaizkilea" zela eta "disidente politikoa" ez zela esan izanak hautsak harrotu ditu Espainian, eta kritika asko jaso ditu. Toledok bereari eutsi dio eta, gainera, gaur T5 telebista katean azaldu du Espainiako Estatuan ere "espetxeetan dozenaka preso zendu" izan direla.
"Kuban hiltzen dira presoak, baita Espainian edo Alemanian ere. Kubak ibilbide luzea du egiteko estatu demokratikoa izateko, baina Espainiak ere bai, hemen ere urratzen dituztelako giza eskubideak", esan du Toledok. Esaterako, "kartzela sekretuetan dauden etorkinei" galdetzeko eskatu du.
Espainian jende askok "Kubarekiko gehiegizko paranoia" duela salatu du aktoreak.
munDUA
"Espainiak ere ibilbide luzea du egiteko estatu demokratikoa izateko"
Guillermo Toledo espainiar aktoreak dio, Kuban ez ezik, Espainian ere hil izan direla "dozenaka preso espetxeetan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu