euskal presoak

Espainiako Barne ministroaren esku hartzeen aurrean neurriak hartzeko eskatu dute Goreneko 13 epailek

Auzitegi Goreneko Zigor Aretoko 18 epaileetatik 13k sinatzen dute erakundeko presidente Carlos Lesmesi bidalitako gutuna.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa -erdian-. MARIO RUIZ, EFE
2014ko abenduaren 18a
07:36
Entzun

Oharrean Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek azken egunetan egindako adierazpenak salatzen dituzte, "instituzioekiko konfiantzarik eza" azaltzen dutela argudiatuz.

Fernandez Diazek "tamalgarritzat" jo zuen ETAko hainbat preso aske uzteko erabakia, eta horren atzean "prebarikazioa" egon zitekeela aipatu. Horren aurrean, sinatzaileek eskatzen diote Lesmesi neurriak har ditzala halako adierazpen gehiago egin ez daitezen.

Zehazki, La Razón egunkariari egindako hainbat adierazpen bildu dituzte epaileek gutunean. Besteak beste, aipatzen dute Santiago Arrospide aske uzteko erabakiaz galdetu ziola kazetariak Fernandez Diazi, eta hark "penagarritzat" jo zuela Auzitegi Nazionalaren erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.