Espainiako erregeak barkamena eskatu du
MADRIL. «Anitz sentitzen dut. Erratu egin naiz, eta ez da berriz gertatuko». Solas horiexekin eskatu die Espainiako Juan Karlos erregeak historian lehen aldiz barkamena herritarrei. Aste Santuan erregea Botswanara joan zen, ustez elefante ehizan aritzera, bidaia publiko egin gabe. Goizeko ordu txikitan erorita aldaka hautsi zuelako jakin da horren berri, eta horrek zalaparta sortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu