Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregearen 2011ko soldata pertsonala, denera, 140.519 eurokoa izan da. Diru hori hamabi hilabetetan jaso du, eta zergetan %40 utzi du. Horrez gain, beste 152.233 euro jasotzen ditu ordezkaritza gastuetarako. Errege etxeak gaur eman du lehen aldiz erakundearen diru kontuen berri, "xehatuta".
Felipe Borboikoa Asturiasko printzearen urteko soldata 70.259 eurokoa izan da denera. Zergetan %37 utzi du. Gastuak-eta kontuan hartuz, 146.375ekoa.
Sofia erreginak, Elena eta Cristina infantek eta Letizia Ortiz Asturiasko printzesak ez dute soldata jakinik. Errege etxeak ematen die dirua, eta 2011ko kopurua 375.000 eurokoa izan da, lauren artean banatzeko.
Erakundearen urte honetako aurrekontua 8,4 milioi eurokoa da.