Epailearen arabera, "zalantza eragiten duten hainbat zantzu" daude, Iñaki Urdangarin senarraren jarduerak ezagutzen ez zituenaren gainean. Horregatik, edozein zalantza argitzea beharrezkotzat jo du epaileak. "Kooperazioa edo konplizitatea" egon daitekeela iritzi dio.
Castrok biltzen duenez, erregearen alabak bere baimena ematen zuen "bere izena, tratamendua eta kargua" erabili ahal izateko.
2011ko abenduan Urdangarin —Espainiako erregearen suhia— auzipetu zuten, diru publikoaz modu ilegalean jabetzea egotzita. Urdangarin izan zen Noosen presidentea 2005ean.