Espainiako espetxe bateko preso bat hil da, gose greban egon ondoren

Tohuami Hamdaui Teruelgo ospitale batean zendu da; bere kondena berrikustea eskatzen zuen

Erredakzioa
2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Tohuami Hamdaui presoak urtebete zeraman Teruelgo espetxean (Espainia). Duela bost hilabete gose greba hastea erabaki zuen, ezarritako kondena berrikustea eskatuz. Martxotik ospitalean zegoen, nahitaezko elikatzearekin. Hala ere, ezin izan dio egoerari aurre egin, eta hil egin da, Teruelgo Obispo Polanco ospitalean. 41 urte zituen, eta Tamime hirikoa zen (Maroko).

Hamahiru urteko kartzela zigorrarekin kondenatu zuen 2003an Alacanteko Probintzia Auzitegiak (Herrialde Katalanak), adingabe bat bortxatzea egotzita. Horrez gain, beste hiru urtera kondenatu zuen, adingabeari indarrez lapurtzeagatik. Hamdauik bere burua errugabetzat jo zuen, eta epailearen hutsegitea zela adierazi. Adingabearen jaka bat aurkeztu zuten Hamdauiren aldeko froga gisa, baina auzitegiak ez zuen froga aintzat hartu. Adingabeak jaka lagun batena zela aitortu zuen epaiketan. 2009. urtean Alacanteko espetxean sartu zuten Hamadaui; iaz lekualdatu zuten Teruelera.

Kasu gehiago

Gose greba hasi zuenetik haren osasun egoerak okerrera egin zuen, eta martxoaren 21ean ospitaleratu zuten. Geroztik, epailearen aginduaren bitartez, elikatzera behartu zuten. Hamdauiren kasuaz gain, Espainiako espetxeetan badira gose greban zeudela hil den lagun gehiago. GRAPOko bi preso Madrilen hil ziren 1981ean eta 1990ean, eta beste preso bat Tarrasan (Katalunia), 2002an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.