EUROPAKO HAUTESKUNDEAK ESPAINIAN

Espainiako Estatuan PP irabazle, Podemosek bost parlamentari

Botoen %99,6 zenbatuta, PPk 16 parlamentari lortu ditu, PSOEk 14, IUk 6, Podemosek 5, UPDk 4, CiU-EAJk 3, ERCk 2, Ciudadanosek 2, EH Bildu-BNGk 1, Compromis-Equok 1. Parte hartzea 0,68 puntu igo da. Emaitzak

Podemos alderdiko kideak, emaitza ospatzen. J. C., EFE
enekoitz esnaola
2014ko maiatzaren 26a
17:14
Entzun

Espainiako Estatuan, lehen indarrarri dagokionez, lehengo lepotik burua: PPk irabazi ditu Europako Legebiltzarrareko hauteskundeak. 2,6 milioi boto galdu ditu duela bost urtetik, zazpi parlamentari, 16 puntu, baina oposiziorik gabe segitzen du estatuan. Hala ere, gobernuan den alderdiak %26ko babesa besterik ez du jaso.

PSOE beheraka doa, geratu gabe. Berriro erakutsi du. Sekula ez du hain boto gutxi jaso: 3,5 milioi. 2009tik zazpi parlamentari galdu ditu. Estatu eta gizarte proiekturik barik eta liderrrik gabe jarraitzen du.

Ezkerreko indarren gorakada handia da, agian, Espainiako Estatuan gehien nabarmendu daitekeena: IUren eta Podemos hautagaitza berriaren —bere lehen bozak ziren— artean 2,8 milioi boto batu dituzte (%18, bien arteko batura) eta 11 parlamentari. Ikusi egin behar Espainiako Kongresurako datozen bozetan koalizio gisa aurkeztuko diren ala ez.

UPDk ere asko egin du gora: lehen baino hiru parlamentari gehiagi ditu. Ciudadanos hautagaitza berriak, bi erdietsi ditu.

2014-KO EMAITZAK ESPAINIAKO ESTATUAN (botoen %99,74 zenbatuta)

PP: 4.072.767 boto, %26, 16 parlamentari (-8).

PSOE: 3.595.204, %23, 14 parlamentari (-9).

IU: 1.562.162, %9,9, 6 parlamentari (+4).

Podemos: 1.245.454, %7,9, 5 parlamentari (+5).

UPD: 1.015.626, %6,4, 4 parlamentari (+3).

CiU-EAJ...: 850.599, %5,4, 3 parlamentari (berdin).

ERC: 629.057, %4, 2 parlamentari (+1).

Ciudadanos: 494.946, %3,1, 2 parlamentari (+2).

EH Bildu-BNG...: 324.423, %2, parlamentari 1 (+1).

Compromis-Equo...: 299.797, %1,9, parlamentari 1 (+1).

Europako Batasuneko parte hartzea baino handiagoa izan da Espainiako Estatukoa, EBn %43,11koa izan baita.

2009-KO EMAITZAK ESPAINIAKO ESTATUAN

PP: 6.670.232 boto, %42,72. Parlamentariak: 24.

PSOE: 6.141.784 boto, %39,33. Parlamentariak: 23.

Europarako koalizioa (CiU, EAJ...): 808.246, %5,18. Parlamentariak: 3.

IU: 588.248, %3,77. Parlamentariak: 2.

UPD: 451.866, %2,89. Parlamentariak: 1.

Herrien Europa (ERC, EA, Aralar...): 394.938, %2,53. Parlamentariak: 1.

Iniciativa: 178.121, %1,14. Parlamentariak: 0.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.