Irakeko gerraren ondorena

Espainiako intelijentzia zerbitzuko zazpi kide hil dira, CNN telebista katearen arabera; beste bi kide preso hartu dituztela esan du Al-Jazeerak

Espainiako Defentsa Ministerioaren iturriek diotenez, Espainiako Intelijentzia zerbitzuko, lehengo Cesid, zortzi kideren aurkako erasoa gertatu da Iraken, misio batetik bueltan zetozela. CNN telebista katearen arabera, zazpi dira hildako kideak. Al-Jazeera telebistaren arabera, berriz, lau eta zortzi artean izan daitezke hildakoak, eta "Irakeko erresistentziak beste bi kide preso hartu" dituela azpimarratu du.

2003ko azaroaren 29a
18:39
Entzun
Espainiako Defentsa Ministerioaren arabera, misio batetik bi ibilgailutan bueltan zetozen zortzi kideak. Erasoa Sawayrah inguruan gertatu da, Al Hillahtik 30 kilometrora.

Iragan urriaren 9an, Espainiak Iraken duen enbadaxako kide Jose Antonio Bernal hil zuten Bagdaden, buruan tiroa jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.