Espainiako Kongresuak berretsi egin du Lisboako Ituna

EAJk alde bozkatu du eta Nafarroa Bai abstenitu egin da.

2008ko ekainaren 26a
13:21
Entzun
Gehiengo handiz berretsi du gaur Espainiako Kongresuak Lisboako Ituna. 322 legebiltzarkidek egin dute horren alde. Horien artean, EAJko parlamentarioek. Baita PSOE, PP, CiU, CC eta UPyDkoek ere.

Kontrako sei boto izan dira: ERC, IU eta BNGkoak.

Uxue Barkos Nafarroa Baiko parlamentarioa abstenitu egin da. Baita ICVkoa ere.

Espainiako Estatuak Lisboako Ituna behin betiko berresteko, orain Senatuak eman beharko dio balekoa.

Europako Batasuneko 27 estatuetan bakarrean egin dute herritarren artean erreferenduma: Irlandako Errepublikan. Herritarrek ezezkoa bozkatu zuten, ekainaren hasieran. Beste estatuak Parlamentuaren bidez ari dira berresten; 20.a izan da Espainiakoa.

2005ean Europako Konstituzioaren proiektua errefusatu egin zuten Frantziako eta Herbehereetako herritarrek, eta ondoren estatuek Konstituzioa erreformatu egin zuten Lisboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.