Espainiako Kongresura, 1978ko konstituzioa agortuta dagoelakoan

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Espainian prozesu konstituziogile berria has dadila eskatzeko, gaur Madrilgo Kongresua inguratzera deitu dute hainbat herri mugimenduk. 1978ko konstituzioak eman beharrekoak eman dituela iritzita, protesta eta «desobedientzia zibil baketsua» egitera deitu dituzte hiritarrak.

Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritzak hainbat kontzentrazio, batzar eta martxa baimendu ditu, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak gaurko mobilizazioen ustezko zortzi antolatzaile auzipetu zituen ostiralean,Estatu erakundeen kontrako delitua leporatuta. 1.300dik gora polizia mobilizatuko dituzteprotesta eguna dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.