Lagunduriko Ugalketaren bidez sortutako haurra emale edo donante bezala erabiliko litzateke, bere anai-arrebaren bat sendatu ahal izateko. Salbuespen egoeratan bakarrik erabili izango da Lagunduriko Giza Ugalketaren teknika. Batik bat helburu teraupetikoekin erabili nahi dute Lagunduriko Ugalketaren legea. "Ume osasuntsuaren zelulak emango zaizkio gaixo dagoenari", azaldu du Elena salgado Espainiako Osasun ministroak.
Umekiak izateko lagunduriko ugalketaren teknikaz baliatzeko ez da egoera zibilaz edota sexu orientazioaz galdetuko. Ia edonork egin ahal izango du. Legebiltzarrean onartu ostean Senatura bidean den lege proiektuak guztiz debekatzen du pertsonen klonazioa.
Espainiako Legebiltzarrak Lagunduriko Ugalketarako lege proiektua onartu du
Espainiako Legebiltzarrak gaur onartu duen lege proiektua onartuz gero, haur bat sortu ahal izango da ondoren haur horrekin bere anai-arrebaren bat sendatu ahal izateko. Lagunduriko Ugalketarako Legea onartu du gaur Espainiako Legebiltzarrak eta PP izan da legearen aurka agertu den alderdi bakarra; haurrak sendagai bilakatzen dituela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu