Argentina

Espainiako Polizia Argentinako presidente ohi Martinez atxilotzeko aginduaren zain

2007ko urtarrilaren 12a
16:36
Entzun
Raul Acosta argentinar epaileak Argentinako presidente ohi Maria Estela Martinez atxilotzeko nazioarteko agindua eman du, 1976an gertatu zen desagertze bat dela-eta. Martinez gaur egun Espainian bizi da, Madrilen, eta Espainiako Polizia Interpolen agindua noiz iritsiko dago hura atxilotzeko.

1974a eta 1976a bitartean izan zen Argentinako presidente Martinez -Isabelita Peron bezala ere ezaguna da eta Juan Peron generalaren alarguna-, eta bera boteretik kendu zuen kolpe militarra gertatu baino hilabete lehenago, Hector Aldo Fagetti gaztea desagertu izana leporatzen dio orain epaileak. Ikerketaren arabera, Armadak bi egunez atxilotua izan zuen gaztea eta hau ondoren desagertu zen. Martinezek garai haietan Argentinako sergurtasun indarrei hiru dekreturen bidez agindu zien ezkertiar jendearen mugimenduak "deuseztea".

Martinezek -Isabelita Peron bezala ere ezaguna- 75 urte ditu eta aspalditik bizi da Madrilen. Atxilotzen badute, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du, eta gero Argentinaren esku utziko lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.