Kongresua inguratu ekimena saihesteko asmoz, Espainiako Poliziak atzo gauetik babestua du Madrilgo eraikina, hainbat neurri hartuta: 1.300 polizia daude, Kongresurako sarrerak itxita dauzka, San Jeronimo kalea eta ondokoak trafiko orokorrarentzat itxita ditu, herritarrak identifikatzen ari da...
Arratsaldean bilkura izango dute diputatuek, eta 25I ekimeneko kideek 17:30erako martxa batzuk antolatu dituzte Madrilen, hiru lekutatik abiatuta Kongresura joateko denak.
Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte, eta "prozesu eratzaile berria" eskatuko dute. "Gure asmoa ez da Kongresura sartzea, inguratzea baizik", esan dute.
Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak ohartarazi du ez duela "inola ere" onartuko haiek eraikina inguratzea.