Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan agindu bezala, Iraketik tropak erretiratzeko agindu zuen Zapaterok, kargua hartu eta bi egunetara. Espainiako tropak han geratzeko NBEk egoeraren ardura militar eta politikoa hartu beharko zuela esan zuen, eta hori ez dela gertatu ikusita, tropak erretiratzea agindu du. Erabakiak azkar izan ditu ondorioak Iraken, eta al-Sadr buruzagi xiitak Espainiako tropen segurtasuna bermatzeko eskatu du.
Erabakiak martxoaren 11ko atentatuekin inolako zerikusirik ez duela esan zuen, eta Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek gaur esan duenez, erabakia orain aste batzuk hartua zegoen. Ser irrati katean Moratinosek esan duenez, berak eta Jose Bono Espainiako Defentsa ministroak AEBekin, EBrekin eta NBErekin egoera ebaluatu eta aztertzeko betebeharra izan zuten.
Erabakiak erreakzio andana ekarri ditu. Espainian, PP ez beste denek gustora hartu dute, eta nazioartean ere era guztietako erreakzioak egon dira.
Okerreko erabakia PPren ustez
PPko Idazkari Nagusi Mariano Raxoik azkarregi amore eman duela esan zion Zapaterori. Gainera, bere ustetan, erabaki horrekin, konfidantzarik gabeko herrialdea bihurtzen da Espainia, nazioarteko kideentzat. "Nazioarteko terrorismoa erabaki hori ospatzen" ariko dela gaineratu zuen.
Soldaduen ateratzea modu koordinatu, arduratsu eta ordenatuan egitea eskatu dute AEBek. Zapateroren erabakia espero zutela esan dute, eta horrek ez duela espainiarekin "politika antiterroristan" duten elkarlana oztopatuko. Era berean koalizioko beste gobernuei eskerrak eman dizkie Iraken egiten ari diren "operazioa" aurrera eramaten jarraitzeagatik.
Australiak, berriz, gaitzesi egin du Zapateroren erabakia, eta horrek indarkeria gehiago sortzea besterik ez duela ekarriko.
Irakeko inbasioa
Espainiako tropen segurtasuna bermatzeko eskatu du Muktada al-Sadr buruzagi xiitak
Muktada al-Sadr buruzagi xiitak Espainiako tropen kontra erasorik ez egiteko eskatu die erresistentziako indarrei, eta Iraken tropak dituzten herrialdeei Espainiaren bidea jarraitzeko eskatu. Espainiako gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok atzo agindu zuen Iraketik Espainiako tropak ateratzea. Espainiako Atzerri ministro Miguel Angel Moratinosek erabakia orain aste batzuk hartu zutela esan du gaur. Tropak erretiratzea ondo iruditu zaie Espainiako parlamentuko alderdiei, PPri izan ezik. Nazioartean, berriz, denerako iritziak daude, Australiak, esaterako, kondenatu egin du Zapateroren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu