Katalunia

Espetxean jarraituko du Jordi Sanchezek

Llarenak bost eguneko epea eman die akusazioko eta defentsako abokatuei Sanchezen eskaerari buruzko euren iritziak azaltzeko.

Erbestean eta preso dauden Junts per Catalunyako diputatuen aulki hutsak. SUSANNA SAEZ, EFE
2018ko martxoaren 7a
02:19
Entzun

Goizeko hamarretatik bilduta daude Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko kideak, Jordi Sanchezen abokatuek aurkeztutako eskaera aztertzen. Junts Per Catalunyako presidentegaiaren defentsak eskatu zuen berehalakoan azter zezatela hura aske uzteko eskaria. Eskaria joan den azaroan egin zuten eta hilabete hasieran onartu zuten tramitera. Ordea, Konstituzionalak Sanchezek preso jarraitzearen alde egin du.

Epaiak dio zuzenbide konstituzionalean maiz gertatu izan dela behin behineko espetxe zigorrak bertan behera ez uztea, horiek aske izateko oinarrizko eskubidea urratu arren. Auzitegiak, gainera, gogorarazten du Sanchezen zigorra instrukzioaz arduratu den Auzitegi Goreneko epaileak hartua dela, eta ez dela haren aurkako babes helgitearen inguruko erabakirik hartu.

Astelehenean dute egitekoa Generalitateko presidentea aukeratzeko saioa Kataluniako Parlamentuan. Oraingoz, Sanchez bera da hautagai bakarra, nahiz eta horretarako Gorenak saiora joateko baimena eman behar dion. Hain zuzen ere, Pablo Llarena epaileak astelehena arteko epea jarri die fiskaltzari, Voxi eta defentsari Sanchezen egindako eskaerari buruzko euren iritziak eman ditzaten. Galdera bera egin die Joaquim Forn eta Jordi Cuixarten egoeraren inguruan ere.

Ez da hori, hala ere, Junts Per Catalunyako hautagaiak gainditu beharko duen oztopo bakarra. Izan ere, oraindik orain presidentegaiak ez du nahikoa sostengu hatatua izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.