mundua

"Espiritu positiboa" mantentzeko eskatu die NBEk Sudani eta Hego Sudani

Bi herrialdeek ostiralean sinatu zuten kolaboraziorako ituna, eta Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak bien jarrera txalotu du.

2012ko otsailaren 14a
14:07
Entzun

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek txalotu egin du Sudanen eta Hego Sudanen artean lortu duten akordioa, eta bi herrialdeei eskatu die "espiritu positiboa" mantentzeko, horrek eraman baititu elkarren arteko akordio horretara.

Pasa den ostiralean sinatu zuten bi herrialdeek kolaboraziorako ituna. Horren arabera, bi gobernuek konpromisoa hartzen dute bata bestearen burujabetasuna errespetatzeko, baita elkarren barneko auzietan ez sartzeko ere. "Indarraren erabilera bazter dezaten eskatzen zaie, eta oraindik konpondu gabe dituzten auzietan akordioa lortzeko dei egiten zaie", dio Ki-moonek argitaratutako oharrak.

Hego Sudanek uztailean lortu zuen independentzia; hala ere, oraindik hainbat gaietan akordiorik lortu gabe jarraitzen du Sudanekin.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.