ESTATU BATUAK. Herritar oro zelatatzea ahalbidetzen duen legea berritu nahi dute

ERREDAKZIOA
2005eko azaroaren 11
00:00
Entzun
2001eko Lege Antiterrorista polemikoa, zeinaren arabera FBIk estatubatuar oro zelata dezakeen, berritu edo ez eztabaidatzen hasi ziren atzo Kongresuan. Diputatu askoren ustez, AEBen «segurtasun beharren eta herritarren konstituzio eskubideen babesaren artean oreka» lortu behar da, baina Gobernuak dio «beharrezkoa» dela Patriot Act izeneko legea. Berau 2001eko iraileko atentatuen ondotik jarri zuen indarrean George Bushen administrazioak.

400 bat komunitate, liburuzain eta taldek gaitzetsi dute Patriot Act legea, Gobernuak eskubide zibilak murrizten eta zapaltzen dituela salatuta. Hura erreformatzeko eskatu diete diputatu eta senatariei. Legeari jarraiki, FBI Polizia Federalak fiskalen, epaileen edota epaimahaien baimenik gabe zelata ditzakete herritarrak. Hauek irakurri, erosi, kontsumitu edota kontsultatzen duten guztia zelatatzen ahal dute poliziek, baita Gobernuaren datu baseetan hori guztia sartu ere.Hala, Kongresuaren bi ganberetako ordezkariek osatutako talde bat bi ikuspegiak bateratzen saiatzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.