Iturri ofizialek zabaldu dutenez, Kabulen xiiten manifestazio batean sartu dira bi ekintzaile suizida, eta gerriari lotuta zeramatzaten lehergailuak zartarazi dituzte. 80 lagun hil dituzte, eta 200dik gora zauritu. Manifestazioan milaka afganiar zeuden, gehienak xiitak. Afganistango Gobernuaren energia planaren kontra protesta egiten ari ziren, hark, eskualde bat planetik kanpo utzi duelako.
Segurtasun neurri gogorrekin ari ziren egiten manifestazioa. Hala, segurtasun indarretako hainbat kide ere hil direla jakinarazi du Afganistango Gobernuak.
Estatu Istalmikoak bere gain hartu du erasoa, Amaq agentziaren bitartez.