Siria

Estatu Islamikoak hil egin du duela hilabete bahitutako arkeologo siriarra

Palmira hiriko ondarea ikertzen eta babesten egin zuen lan Khaled al-Asaadek.

Palmira hiria gune arkeologikoa Ekialde Hurbileko garrantzitsuenetariko bat da. SANA / EFE
2015eko abuztuaren 19a
20:09
Entzun

Duela hilabete inguru bahitu zuen Estatu Islamikoak Khaled al-Assad 81 urteko arkeologoa. Al-Assadek 40 urte egin zituen Palmira hiriko ondarea ikertzen eta babesten, eta erretiroa hartu ostean ere han jarraitu zuen lanean. Han atzeman zuen Estatu Islamikoak ere, eta haren gertukoen arabera, Palmirako "altxorrak" non ziren galdetu zioten behin eta berriz. Azkenean, atzo hil zuten, lepoa moztuta.

Maiatzean sartu zen EI Palmiran, eta zenbait iturrik zabaldu dutenez, hiriko ondarea suntsitzen ari dira milizianoak. Aurretik, berdin egin zuten Irakeko beste hainbat gune arkeologikorekin ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.