Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek esan du giza eskubideen aurkako delituak egin dituela estatuak 50 urteko gatazka armatuan.
“Gatazkaren 50 urte hauetan, Kolonbiako Estatua giza eskubideen eta Nazioarteko Giza Eskubideen aurka egindako urraketa larrien erantzule izan da. Batzuetan, erantzule zuzena izan da, estatuaren agente batzuen bidez, eta beste batzuetan ez”, azaldu du Santosek Gorte Konstituzionalean egindako aitorpen publikoan.
Aitorpen hori “lehen urratsa” izango dela agindu du Santosek, “hemendik aurrera estatuko agenteek beren erantzukizuna onar dezaten, eta justizian trantsizioan parte har dezaten”.
“Gatazkaren amaierarantz bagoaz, FARC eta ELNko kideek, eta autodefentsetako desmobilizatuek, giza eskubideen eta Nazioarteko Giza Eskubideen aurka egindako delituen erantzuleek beren erantzukizuna aitortu beharko dute”, gaineratu du.