iraken okupazioa

Estatubatuarren erdiak baino gehiagok uste du Irakeko gerran parte hartzea hutsegitea izan dela

Bushen Administrazioak Irakeko gerran parte hartu izana errakuntza bat dela uste dute AEBetako biztanleen erdiak baino gehiagok, eta haien aburuz okupazioak “terrorismoaren arriskua areagotu du”, Ipsos eta Associated Pressek egindako inkestak azaldu duenez. Aitzitik, %60 soldaduak Iraken gelditzearen alde agertu da, harik eta lurraldeak egonkortasuna lortzen duen arte.

2005eko abuztuaren 26a
13:23
Entzun
Gerrarekiko kritikoagoak dira Iraken familiakoren bat, lagunen bat edo ezagunen bat ez duten pertsonak. Iraken hildako soldadu baten amak—Cindy Sheeman— gerraren aurka hasitako protestak iritzi publikoan nola eragin duen ezagutzeko helburuarekin egin zitzaien inkesta 1.001 helduri abuztuaren 22 eta 24 bitartean.

Emaitzen arabera, gerrak gehien hunkitu dituen pertsonak ez dira kritikoenak, alderantziz baizik. Horrela, Iraken ezagunen bat dutenen %49k uste du Iraken gerra hastea erabaki egokia izan dela; %47k, ostera, dio parte hartzea hutsegitea izan dela. Hala ere, gerran ezagunik ez dutenen %61en iritziz gerran parte hartzea erabaki okerra izan da; %36k babestu du gerran parte hartzea.

Bestalde, “mehatxu terroristari dagokionean”, Iraken ezagunen bat dutenetatik %46k uste du okupazioak areagotu egin duela arriskua, %23k ,berriz, dio gutxitu egin dela terrorismoaren mehatxu arriskua. Gerran inplikatutako inor ezagutzen ez dutenen artean %54ren aburuz gerrak mehatxua haunditu du, eta %16k uste du gutxitu egin duela.

Gerra nola burutu den galdetu zaienean, militarrekin loturarik ez dutenen %68k gaitzetsi, eta %28k babestu egin dute. Gerran ezagunen bat dutenen artean iritziak parekatuago daude; %44k egokitzat jo dute, %50ek, aldiz, gaitzetsi egin dute.

Ostera, Irakeko gerran ezagunen bat edukitzeak edo ez edukitzeak ez du eragin beste kontu batzuetan—soldaduak han gelditzea, kasu—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.