Estraditatutako uigurrak zigortu ditu Txinak
PEKIN. WUC Munduko Uigurren Kongresuak 2009an Kanputxeatik Txinara estraditatutako uigurrei paratutako zigorrak salatu ditu. Pekinek sekretupean epaitu ditu, eta horietako baten zigorra jakinarazi ahal izan du WUCek:25 urteko gazte bati 17 urteko espetxealdia ezarri diote. Asiako Irrati Librearen arabera, berriz, bertze bik bizi osorako espetxe zigorra jaso dute. 2010ean bertze lau exekutatu egin zituztela argitaratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu